Archivo de la etiqueta: proiektuak

Haur Hezkuntzako esperientzia Barakaldoko Alkartu ikastolan

Haur hezkuntzako proiektuak “komunikazio proiektuak” dira beti, edozein eremutako edukia (ingurunekoa, arte-hizkuntzakoa, matematikakoa…) ardatza izan arren. Nahitanahiez ikaskuntza globalizatua den etapa honetan, proiektu guztiak bihurtzen dira komunikazio proiektuak. Adibide on bat aurkezten digu Alkartu ikastolako Itziar Blanco andereñoak. Sakon azaltzen du bere esperientzia, eta galderak erantzuteaz gain, proiektuaren faseak adibidez hornitzen ditu, oso dokumentu aberatsa osatuz.

Hemen duzue Itziarren lana ezagutzeko aukera:

Eskerrak Barakaldoko berritzeguneari

Anuncios

GAURKO ELKARRIZKETA…SALESIAR IKASTETXEA

Ikastetxe honek DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak dauzka. Hizkuntza lan-proiektuak DBH eta Batxilergo 1. mailan martxan jartzen dituzte. D eredua duen ikastetxea dela esan beharra dago. HTB proiektuekin ari dira, aurten beren 3. urtea izango delarik. Irakasleen inplikazioa eta etengabeko hobekuntza hizpide dute beren egitekoan.

LAGUNTZAILE: ANA AZKONA (LASARTEKO BERRITZEGUNEA)