Archivo mensual: abril 2012

CRISTOBAL GAMÓN ETA S. VICENTE PAUL IKASTETXEEKIN BERBETAN

Oraingo honetan aurkezten dizkizuegu Gipuzkoako  bi ikastetxeetako esperientziak: Cristobal Gamón eta San Vicente Paul. Dokumentu honen bidez haien iritzia ezagutzeko aukera duzue.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu bai Irungo Berritzeguneko aholkulariari, Iñaki Intxaustiri, bai bi ikastetxe hauei.

En esta ocasión tenemos con nosotros las entrevistas realizadas a dos centros de Gipuzkoa, Cristobal Gamón y San Vicente Paul.  Podéis conocer su experiencia de trabajo por proyectos a través del documento  que presentamos a continuación.

Desde aquí queremos agradecer la colaboración de Iñaki Intxausti, asesor del Berritzegune de Irun y de estos centros.

Anuncios

Haur Hezkuntzako esperientzia Barakaldoko Alkartu ikastolan

Haur hezkuntzako proiektuak “komunikazio proiektuak” dira beti, edozein eremutako edukia (ingurunekoa, arte-hizkuntzakoa, matematikakoa…) ardatza izan arren. Nahitanahiez ikaskuntza globalizatua den etapa honetan, proiektu guztiak bihurtzen dira komunikazio proiektuak. Adibide on bat aurkezten digu Alkartu ikastolako Itziar Blanco andereñoak. Sakon azaltzen du bere esperientzia, eta galderak erantzuteaz gain, proiektuaren faseak adibidez hornitzen ditu, oso dokumentu aberatsa osatuz.

Hemen duzue Itziarren lana ezagutzeko aukera:

Eskerrak Barakaldoko berritzeguneari

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

Hemen doakizue Bihotz Gaztea ikastolak Getxolinguaerako egin duen bideoa. Oso esperientzia interesgarriak eta aberatsak  iruditu zaizkigu. Aprobetxagarriak izan daitezela espero dugu.

Getxolinguae batzordetik eskerrak eman nahi dizkiogu ikastetxeari, eta baita  Berritzeguneko Jabi Bilbao lankideari ere, bitartekari lana egiteagatik.